Lorategi eta berdeguneak zaintzeko zerbitzua Segema enpresari eman dio berriro
Getxoko Udalak, printzipioz sei urteko eperako, zortzira luzatzeko aukerarekin eta, urtean, 1.800.000 euroko zenbatekoan. Tokiko erakundea "oso pozik" dago Segema duela 20 urte baino gehiagotik ematen ari den zerbitzuarekin, Iñaki Zarraoa alkatearen hitzetan, “berdeguneen egoera onak Getxok, bai getxotarren artean, bai turismoa sustatzeko irudi ona edukitzera laguntzen baitu". Enpresa 258 berdegunetako 500 metro koadroez, Bolue hezegunearen mantentze-lanaz, ia sei mila zuhaitzez eta 400 landare ontziez arduratuko da; baita garaiko loreetako guneak areagotzeaz ere. Segemak ingurugiroa errespetatzen duen makinaria erabiltzen jarraituko du, Julian Toledano bozeramailearen arabera. Argazkian, besteak beste, Iñaki Zarraoa alkateak eta Segemako arduradunek egin dute agerraldia Galean.