Getxon babestu edo tasaturiko 5.000 eta 5.500 etxebizitza artean nahi ditu EB-Aralarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 2a, 23:17

Getxoko hirigintza egitasmoaren barruan, babes ofizialeko edo prezio tasatuko 5.000 eta 5.500 etxebizitza artean egitea proposatu dute EB-Berdeak eta Aralarrek. Horrela jakinarazi zuen larunbatean Iñaki Urkiza egungo Hirigintza zinegotziak, maiatzaren 27ko udal hauteskundeei begirako EB-Aralar koalizioaren aurkezpenean. Urkiza bera izango du buru taldeak. Besteak beste, kostaldean 151 hektareako berdegunea sortzea aurrikusten dute, Azkorri eta Aixerrota lotuz. Lur eremu horretan eragin handiagorik ez dela egon behar uste du EB-Aralarrek. "Auzotarren eta bere ongizatearen, baliabiderik ez duten pertsonen eta ezkerreko politika garatzearen alde lan egingo dugu", adierazi zuen Urkizak. Argazkian, Iñaki Urkiza Amaia Aparicio zinegotzigaia alboan duela, artxibo irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun