Gauean ez da metrorik egongo Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 3a, 12:15

Aste Santuan, apirilaren 4tik 9ra, asteazkenetik igandera, alegia, metro zerbitzua 22:20ak eta 23:00ak bitartean amaituko da, helmugen arabera. Azken trena 22:55ean irtengo da Etxebarritik Portugaleterantz, eta 23:00etan Plentziarantz. Beste norabidean, berriz, azkeneko trenak Plentziatik 22:20an eta Sestaotik 22:35ean irtengo dira. Egun horietan ez da gaueko zerbitzurik egongo, ezta autobus zerbitzu osagarririk ere. Horrela, "Metro Bilbaok zerbitzua Aste Santuko bidai eskarira doituko du. Bost jai egun horietan bidaiak edozein igandeko batez bestekoa baino %40 gutxiago izan ohi dira; izan ere, urte osoan bidaiaririk gutxien ibiltzen den sasoia izaten da", konpainiako iturriek azaldu dutenez. Pazko astean, berriz, apirilaren 10etik 13ra, Plentziarako maiztasuna (bi norabideetan) 18 minutukoa izango da, 7:00etatik 10:30era, 20 minutukoa izan beharrean. Aste horretan, San Inazion dagoen bezeroen arretarako bulegoa soilik egongo da zabalik, 8:30etik 19:30era, beti bezala. Argazkian, metroko langile bat beharrean, bezeroak trenera sartzen diren bitartean, artxibo irudi batean.

"Bezeroak hainbeste jaitsi arren, egun horietarako atondutako zerbitzuan oro har Metro Bilbaok edozein egunetan eskaini ohi duen tren zerbitzuaren ordutegia eta maiztasunak errespetatzen dira. Azpimarratu behar da, ordea, hainbat aldarazpen egiten direla, batez ere gaueko zerbitzuari dagokionez", gaineratu dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun