Getxoztar bat atxilotu dute Barakaldon droga trafiko delitua egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 3a, 20:26

Sestaoko ertzain etxeko agenteek bi lagun atxilotu zituzten atzo, apirilak 2, Barakaldon, droga-trafiko delitua egotzita: P.G.V. 38 urteko getxoztarra eta J.P.G.R. 46 urtekoa bizilaguna, hurrenez hurren. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertaerak arratsaldeko 5etan jazo ziren. Ordu horretan, lagun batek Ertzaintza deitu zuen, patruila auto bat eskatzeko. Antza denez, bi lagun emakume bat iraintzen ari ziren, La Libertad hiribideko taberna batean. Tokira heldutakoan, polizia agenteek emakumea negarrez aurkitu zuten. Oraindik han zegoen bikotekide ohiak makurrarazi eta iraindu zuela azaldu zien emakumeak. Ondoren, ertzainek irainen egilea eta berarekin zegoen beste gizonezko bat identifikatu zituzten. Beste lagun batek identifikatutako bi pertsonak drogarekin trafikatzen ari zirela jakinarazi zien agenteei. Horregatik guztiagatik, ertzainek bi susmagarriak arakatu zituzten. Kristalezko flasko bat aurkitu zuten (susmagarriak sakelako telefono baten zorroan ezkutatzen saiatu ziren) 7 gramo kokainarekin. Horrez gain, zorroan droga esnifatzeko erabiltzen zituzten metalezko hodiak eta estupefazienteak zeramatzan pizgailu bat aurkitu zituzten. Era berean, nahasitako lagun baten autoa arakatu ostean, substantzia zuria (ondoren, estupefazientea zela jakin ahal izan zuten) aurkitu zuten poltsa batean, kopilotuaren eserlekuaren azpian. Argazkian, hainbat ertzain auto.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun