Bizkaiko Zubian jarriko dute turismo bulego mugikorra

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 3a, 20:44

Getxo udalerrira heltzen diren turistei informazioa eman eta harrera egiteko asmoz, Bizkaiko Zubiaren ondoan jarriko du turismo bulego mugikorra Getxoko Udalak eta bertan izango da urriaren 14ra arte, goiz eta arratsaldeko ordutegian. Informazio gune hori zein kultur ekitaldiak (tartean eskulangintza azoka, blues, jazz eta folk Jaialdiak edo San Lorentzo azoka) diren bitartean unean unean jartzen diren karpak Itourbask, Turismo Bulegoen Euskal Sarean egoteaz gain, Turismo Bulego Nagusiak koordinatuko ditu. Aurten guneen zerbitzuaren egun kopurua (214) eta orduena (1.350) areagotu egingo da, "erabiltzaileen harrera ona kontuan harturik". 2006an 19.332 kontsulta artatu zituzten, udal iturrien arabera. Gainera, aurten lehenentasuna emango diote Bizkaiko Zubian etengabeko arreta egoteari (turista kopuru altua heltzen ari delako, batez ere Gizadiaren Ondare izendatu zutenetik) eta Algortako Zabala kalekoa itxiko dute (gune horretan gero eta galdera gutxiago egiten baitituzte bisitariek). Argazkian, hainbat turista informazioa eskatzen bulegoa Areetako Xake plazan zegoela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun