Itxartu kultur taldearen ekimenez, etzi, osteguna, Manuel de Irujo Lizarrako politikari abertzale historikoaren "La Guerra Civil en Euzkadi antes del Estatuto" liburua aurkeztuko dute Algortako batzokian, areto nagusian, arratsaldeko 8etan. Aurkezpen ekitaldian, Josune Aristondo Euzkadi Buru Batzarreko bozeramailea,
Iñaki Anasagasti senataria eta Txomin Saratxaga liburuaren editoreak hartuko dute parte. Lana pasa den otsailean kaleratu zuen Bermingham argitaletxeak, eta ordutik hona hainbat herritan aurkeztu da EAJko kide esanguratsuen eskutik. Nafarroako foru diputatua, Galeuzcaren sortzaileetarikoa, Gipuzkoako frontearen eratzailea, Espainiako Errepublikako ministroa eta Espainiako Erresumako senataria, besteak beste, izan zen Manuel de Irujo jelkideak 1938an, Baionan, bere idazkariari diktatutako 1936ko uztailaren 18a eta urriaren 7a bitarteko egoera kontatzen duen 85 orrietako txostena du oinarri liburuak. Izkribu horiek hartu eta eguneraketa zaindua egin dute, kronologiak, argazkiak, zuzenketak eta Josu Jon Imazen hitzaurrea zein Iñaki Anasagastik txostenaren hirugarren bertsiorako egindako oharrak barneratuz.