Azken hilabeteak gure herriko euskalkia batzeko grabazioak egiten pasa ditut. Horrekin batera Getxoko toponimia, historia, mitologia, bizimodu eta pentsaera helarazi dizkidate Getxo euskaldun eta elebakar ez hain urrunekoaren azken lekuko biziek. Bilketa hau egiteko klabea Andra Mari auzoaren existentzia bera da. Bertako baserrietan gordetzen delako oraindino ere gure berbe, iraganaren oroimena, eboluzioa azaltzeko perspektiba eta batez ere, Getxo berreuskaldundu eta, gauza bera dena, gure izaerari eusteko jarraitu beharreko bidea. Berreuskalduntzea lehengoari arnasa emanda berria sortzen joatea da. Akats larria baita zerotik hasi gura izatea gure errealitatea eta Arabar Errioxarena berberak balira legez.
8.300 etxebizitza horien uholdeak gure kultur ondare inmateriala betiko galduko luke, baina ez daukagunez kostu hori azaltzen duen fakturarik, eraikin enpresa, udaletxe eta uraren gainetik busti barik ibiltzen espezializatu diren bertoko euskal komunikabideei, bost.
Fredi Payak "Kliska" aldizkaritxoaren 4. zenbakian argitaratutako artikulua