Itxartu abesbatzak diskoa atera du 10. urteurrenean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 24a, 18:14

Bere hamargarren urteurrena dela eta, Algortako Itxartu abesbatzak CD bat argitaratu du, estilo eta gai ezberdinetako 13 abestirekin, azken urteotan eginiko lanaren erakusgarri. Grabatutako abestien artean “Ave Verum”, “White Christmas”, “Ator, ator”, “Maitia nun zira” edo “Mendirik mendi”. Sortu zenetik, Itxartu abesbatzaren helburuak euskal musika koral eta polifonikoa mantentzea eta hedatzea izan dira. Etorkizunerako, errepertorioa handitzea, emanaldi kopurua (Euskal Herrian eta kanpoan) areagotzea eta beste abesbatza batzuekin emanaldi gehiago trukatzea dira haien helburuak. Disko honek Getxoko Udalaren diru-laguntza jaso du. Argazkian, Itxartuko kideak Iñaki Zarraoa alkatea erdian dutela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun