Proiekzio guztietan, euskarazkoan izan ezik, hiru emanaldi izango dira: 12:00etan, 17:00etan eta 19:00etan. “Kubo magikoa” apirilaren 11n, asteazkena, emango dute 12:00etako eta 17:00etako saioetan. “Kubo magikoa” pasa diren Gabonetan estreinatu zen Euskal Herriko zinemetan eta 2003an egindako “Dragon Hill”pelikularen bigarren zatia da. Oraingo abiapuntua Septimus magu maltzurra eta bere laguntzailea Dragoiaren Muinotik erbesteratuak izan ostekoa izango da: Dragon Hilleko bizitza lasaia eta patxadatsua. Ethelbert zaintzailea, xake partidetaz arduratzen da, Maud bide-hezkuntzaz arduratzen den bitartean. Baina Septimusek, bere eskuetan jausi den sorginkeriazko objetu batekin bueltatzea lortuko du: kubo magikoa. Orain Dragon Hilleko eta mundu osoko biztanleak berriro ere arriskuan daude. Elfy dragoi txikia eta Kevin bere laguna abentura berri eta izugarriei aurre egin beharko diete. Filmak, besteak beste, Fhash-ez egindako hiru bideoklip animatu barneratzen ditu.
Egitaraua
Apirilak 10, asteartea: “Peligro, menores sueltos”.
Apirilak 11, asteazkena: “Kubo magikoa” euskarazko filma.
Apirilak 12, ostegunan: “Bajo cero”.
Apirilak 13, ostirala: “Asterix y los vikingos”.
Apirilak 14, larunbata: “Eragon”.
Apirilak 15, igandea: “La edad de hielo 2”.