Erandion irakurritako Udalbiltzaren adierazpena:
Nazio gisa jokatzeko garaia da. Aberri Egunean hasita, ekin diezaiogun elkarrekin Euskal Herriaren eraikuntzari.
Gaur data esanguratsua da Euskal Herriko nazio guztian: Aberri Eguna da, Euskal Herriaren eguna eta euskal herritarren eguna. Egun, Euskal Herria estaturik gabeko nazioa da; izan ere, Frantziako zein Espainiako estatuek ukatu egiten gaituzte nazio gisa. Ukatze horren onodrioz, euskal herritarrak ez gara aske, ez baikara nazioarteko itunetan finkatu diren eskubideen jabe
Hori horrela izanik ere, euskal herritarrok banantzeko joera izan dugu askotan, eta horrek ere zerikusi handia izan du gure egungo egoera tamalgarrian. Joera hori gainditzen hasteko garaia da. Euskal herritarrok aro berri bat abiatuko dugu eta, horretarako, egundoko garrantzia du nazio gisa agertzeak. Nazio gisa agertu, bai gure nazio eskubideak zapaltzen dizkiguten bi estatuen aurrean, baita Europarren zein munduaren aintzinean ere. Inposaketen mugen gaineko Euskal Herria erakutsi: hiru milioi herritar, 685 udalerri, zazpi herrialde, Euskal Herritik kanpo bizi den diaspora... Bere buruaren jabe izan nahi duen nazio bat.
Hori dela-eta, Aberri Eguna era bateratu batean antolatzeak garrantzi berezia izandu historian. Gogoangarriak dira Franco altxatu aurreko lehenbiziko egunak, Franco hil ondorengoak, eta baita azken urteetakoak ere, 1999an eta 2000n Udalbiltzari esker ehunka herritan lorturiko arrakasta. Zorionez, dozenaka herrik joera horri eutsi diote, eta eredu hau diasporara ere zabaldu da azken urteetan, arrakasta handiz. Aurten, eurkal herritar ezagunekin batera Irun eta Hendaia lotuko dituen manifestazioaren bidez, beste urrats eder bat ematea txalotu nahi dugu bereziki; poliki bada ere, norabide egokian aurrera goazen seinale.
Hala ere, ezin da salbuespena izan. Une berezian gaude. Une honetako aukerak erabiltzen asmatu behar dugu. Itxurazko zailtasunen gainetik, gizartearen borondatea gatazka behin betiko gainditu eta esparru demokratikoetara eramango gaituen prozesu politikoa sustatzeko indartsua da, eta Euskal herriak bere burua nazio gisa, politika eta erakunde arloan antolatzeko eskubideak onarpen handia du.
Gure hitza eta erakunde aldetik egituratzeko eskubidea ukatu zaizkio, eta berreskuratu behar ditu. Horregatik, ezin dugu alferrik galtzen utzi urtebetan zazpi lurraldeetako euskal herritarrek lehenbizikoaldiz euren udal ordezkariak batera hautatuko dituztela, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeetan hasita, nazioaren antolaketa demokratikoa abiatzeko aukera delako. Udalbiltzan izaniko zatiketak gainditu eta herritarrengandik hurbilen gauden erakundeok Euskal herri apolitika eta erakiunde arloan eraikitzeko aukera historikoa profitatu behar dugu.
Euskal Herriak Udalbiltz abezalako nazio instituzioa behar du, Euskal Herri osoko indarrak bildu ahal dituelako, bizi diren udalerrian bizi direla, eurkal herritarrek prozesu demokratikoan parte har dezaten sustatzeko; nazio instituzionalizazioaren lehenbiziko kimua delako. Hori gauzatzeko, baina, Euskalduna Jauregiko printzipioak errespetatuz, Udalbiltzak bere burua egokitu behar du, Euskal Herriak garai berri honetan dituen behar berriei erantzuteko, bakearen eta prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo bilakatuz, euskal herritar ororen eskubide guztien alde harturiko konpromisoa landuz, Udalbiltza gure herriak behar duen lehen erakunde nazional sendo eta iraunkorra izate abultzatuz eta gure herriaren egituratzeari bide emanez.
Udalbiltzak Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarppen handia izanik, denon artean urratsak emateko garaia da. Elkarlana eta elkarrizketa ezinbestekoak dira. Hori dela-eta, konpromiso garaia guztioi heldu zaizkugulakoan, alderdi anitzeko deiaz bukatu nahi dugu aurtengo Aberri Eguneko erakunde ebazpena:
1. Euskal Herriko eragile politikoei, sozialei eta sindikalei, bidegurutze honetan, euren arduraz jokatzeko eta, alderdikeriak baztertuz, herri gisa eta Euskal Herri osoarentzat joka dezaten, beharrezkoak diren oinarri demokratikoetan adostuz.
2. Euskal Herritarrei, une zail honetan, itxurazko oztpo guztien gainetik, bai Euskal Herria eraikitzen, baita pairatzen dugun gatazka politikoa demokratikoki gainditzeko dinamikan murgil daitezen.
3. Herri gisa zein eurkal herritar gisa dagozkigun eskubideak urratzen dizkiguten bi estatuei, Euskal Herria eskubid epolitikoak dituen subjektu gisa aitortu eta errespeta dezatela.
4. Munduko eta, batez ere, Europako gainerako nazioei eta estatuei, hemengo prozesu politikoa lagundu eta susta dezaten, euskal herritarrei nazioarteko giza eskubideen inguruko itunetan bildu diren eskubideak aitor eta berma dakiezken defendatuz.
5. Azkenik, Euskal Herriko alderdi politikoetako zuzendaritzei eta datozen hauteskundeetan udal hautagai izango diren guztiei, harremanak sendotu eta udal hautetsi guztiak bilduko dituen nazio erakundea lortzeko konpromisoa adieraz dezaten.