Metro Bilbaoko hainbat bidaiari harritu dituen kontrol mugikorra burutu du Guardia Zibilak gaur arratsaldeko 16:15ak aldera. Algortako metro geltokian hasi eta hamar minutu beranduago Gobelako geralekuan amaitu duen kontrolean lau pertsona identifikatu dituzte hiru guardia zibilek. Identifikatuak, gazte, mutilezko, euskaldun eta metroko erabiltzaileak izatea izan dituzte komuneko ezaugarri bakarrak. Lekukoen arabera, erakunde armadako hiru morroi Algortako geltokian sartu eta berehala, "Berria" egunkaria eskuan zeraman gazte bat identifikatu dute. Ondoren, guardia zibiletako bik metroa hartu dute eta bagoi guztietatik igaro ostean euskaraz mintzatzen ari ziren hiru gazteri motxila eta Espainiako karnetak uzteko agindu diete. Motxila arakatu ostean guardia zibilak Gobela geltokian utzi dute trena. Argazkian, guardia zibil bat kontrol bat zaintzen artxiboko irudi batean /
Indymedia Euskal Herria.