Bi neska zauritu dira Leioan ziklomotorretik erortzean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 12a, 10:07

Pronostiko erreserbatuko zauriak jasan zituzten atzo bi neskek, zihoazen ziklomotorretik lurrera erori ondoren. DYAren iturriek jakinarazitakoaren arabera, istripua eguerdiko 12:45ean gertatu zen. Ordu horretan, Errepideko Laguntzarako Elkarteak dei bat jaso zuen gertatutakoaz ohartaraziz. Anbulantzia bat istripuaren tokira joan eta Getxo udalerriko auzokideak diren 17 urteko I.A.U. eta 18 urteko A.M.M. emakumezkoak artatu eta, ondoren, Gurutzetako ospitalera eraman zituen. Argazkian, DYAko hainbat anbulantzia, artxibo irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun