Mikel Arieta-Araunabeña izango da berriz Erandioko EAJren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 12a, 14:42

Egungo Erandioko alkatea, Mikel Arieta-Araunabeña, izango da EAJren zerrendaburua datozen udal hauteskundeetan. Izan ere, pasa den asteartean, Sondikako kultur etxean Txorierriko hautagaien aurkezpena egin zuen alderdi jeltzaleak eta Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, Iñigo Urkullu, Lezaman izan ezik, beste udal guztietan egungo alkateak zerrendaburuak izango direla jakinarazi zuen. Arieta-Araunabeñaren erronka berriak Altzaga, Astrabudua eta Erandio Goikoaren arteko garraiobideak bultzatzea, hirigintza eraldatzea eta industria lurrak berreskuratzea izango dira. Horrekin batera, Iñigo Urkulluk goraipatu zuen Txorierriko udalerrietan egindako kudeaketa eta haratago joateko eskaera egin zien hautagaiei, udalen arteko kolaborazioa sustatzen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun