Eusko Abertzale Ekintzak (EAE), Euskal Herriko lehenengo ezker abertzaleko alderdia, datorren maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko legezko ordezkariak izendatu zituen atzo Hautes Batzordeetan. Gara.net-en aburuz, Araba, Gipuzkoan eta Nafarroan egin du eginkizun hori. Berriz, "El Correo Español"-en arabera, Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan eta eitb24.com-en iritziz Hego Euskal Herria osoan. Gauzak horrela, Berria.net-ek jakinarazi duenez, atzo zen horretarako epemuga eta, orain, hauteskundeetan parte hartzeko hautagai zerrendak aurkeztu beharko ditu apirilaren 18tik 23ra. Dagoeneko, Espainiako Gobernuko Barne ministroa, Alfredo Perez Rubalcabak esan du bai hautesle taldeek eta bai EAEk "legea bete behar izango dutela" hauteskundeetan egongo badira.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!