Ezker abertzalearen "apustua" ASB eta herri zerrendak direla esan du Otegik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 12a, 22:55

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaileak Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) alderdiaren legezkotasuna aldarrikatu du gaur arratsaldean, eta kazetarien galderei erantzunez, zehaztu du ezker abertzalearen "apustua" ASB, "Alderdien Legea betetzen duena", eta herrietan abiatutako hautesle elkarteak direla: "Guk ASB legezkoa izatea espero dugu eta, bide batez, hautes elkarteak hauteskundeetan izateko sinadurak biltzen ari gara". Ondoren, herritar guztiak udaletxeetan eta notaritzetan sinatzera deitu ditu. Bestalde, udal eta foru hauteskundeetan parte hartzeko lehenengo izapideak bete dituen Eusko Abertzale Ekintzari buruz, EAE ez dela "apustu" berri bat azpimarratu du. Bere aldetik Espainiako Fiskaltzak EAEri buruzko txostenak eskatu dizkie Ertzaintza, Guardia Zibil eta Espainiako Poliziari. Argazkian, Arnaldo Otegi eta Pernando Barrena Donostian egindako prentsaurrekoan / EH berria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun