Biharko eta astearterako presoen aldeko mobilizazioak deitu ditu AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 12a, 23:49

Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak euskal preso politikoen aldeko mobilizazioak deitu ditu biharko, ostirala, eta astearterako. Etengabe.org bitakorak iragarri duenez, bihar, kontzentrazioak izango dira hainbat herritan preso gaixoak eta espetxe zigorra bete dituztenen askatasuna aldarrikatzeko. Besteak beste, protestak Algortako Telletxe plazan eta Leioako Bide Kurtzio eta Iturribideko parking berrian, biak arratsaldeko 8etan. Asteartean ere, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela-eta elkarretaratzea egingo da Algortako Telletxen, arratsaldeko 20:00etan, estatus politikoa aldarrikapen nagusia izango dela. Argazkian, Uharte Arakil, Iruñea eta Donostian azken atxiloketak eta atxilotuei egindako bortxaketak eta torturak salatzeko bihar egingo diren mobilizazioak iragartzen dituen kartela.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun