Bi asteburutan emakumeek eginiko musika piezak entzungo dira Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 13a, 10:35

Larunbat honetan, apirilak 14, hasiko da Emakumeak Musikan jaialdiaren zazpigarren ekitaldia, izen bereko elkarteak eta Getxoko Kultur Etxeak antolatuta. Oraingo honetan, hiru kontzertu izango dira Areetako Andres Isasi musika eskolan eta, gonbidapenak, doakoak, dagoeneko jaso daitezke udalerriko edozein kultur aretotan. Esan bezala, lehenengo saioa bihar izango da, 20:00etan, Alicia Molina Garcia abeslariaren eta Mª Carmen Perez Blanco piano-jolearen eskutik. Hurrengo asteko ostiralean (hilak 20), berriz, Manuel Mijan saxo-jolea eta Sebastian Marine piano-jolea jardungo dira, 20:30ean. Azkenik, Sara Olleros piano-joleak jarriko dio amaiera zikloari, hilaren 21ean, 20:00etatik aurrera. Kontzertu guztietan, musikariek zenbait garaitako emakumezko musikagileen piezak joko dituzte. Izan ere, kultur iturrien arabera, "emakumeek eginiko musika-lanak bultzatu eta berreskuratzea" da zikloaren helburua.

Emakumeak Musikan elkarteak errezitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu historiako zenbait garaitako emakumeen musika ezagutzera emateko. Horrezaz gain, emakumez osatutako iraganeko eta gaurko musika ikertu eta katalogatzen du, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun