Getxoko ertzain etxeko agenteek bost adingabe (14 eta 17 urte arteko hiru neska eta bi mutil) atxilotu zituzten asteazkenean Sopelan, indarkeria erabiliz beste bi neraberi 120 euroko surf ohol bat lapurtzea leporatuta. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gaueko bederatziak aldera, bost adingabek Atxabiribil hondartzan egindako lapurreta baten berri jaso zuen polizia autonomikoak. Bi neskato nerabe bertan zeuden, hiru neskak eta bi mutikok osatutako talde batek eraso zienean; hainbat kolpe eman ostean, surf ohol bat kendu zieten eta jarraian Larrabasterrako metro geltokirantz irten ziren korrika. Ertzain bikote batek, bertan zegoen Getxo udalerriko udaltzain baten laguntzaz, lapurretan nahasitako bost lagunak aurkitu zituen. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.