Europa Press albiste agentziak zabaldutakoaren arabera, kultur arduradun leioaztarrek dagoeneko zehaztuta dute aurtengo
Umore Azoka zein egunetan egin eta zeintzuk izango diren bertan parte hartuko duten antzerki taldeak, jaialdiko zein
Kultur Leioako webguneek oraindik gutxi argitzen duten arren. Iturriak iturri, jasotako 300 proposamenetatik aukeratutako 45 konpainiek (horietatik Euskal Herriko 16) beteko dituzte kaleak, maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean. Gainera, euskal jatorria duten artistek osatutako lau talde argentinar eta uruguaitarrekin arituko dira elkarlanean horiek. 2007ko Umore Azokara hurbiltzen direnek estreinaldi ugari ikusi ahal izango dute, horietatik bost euskal taldeenak: Latirili Teatro, Deabru Beltzak, Organik, Lesnadies y El Destilador de Ideas eta La Pez leioaztarrenak, hain zuzen. Argazkian, kale antzerkia du ardatz Leioako Umore Azokak.