Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe.org bitakoraren bidez salatu du "egunotan Guardia Zibila kontrol ugari" egiten ari dela eskualdean. AAMk zerrendatu ditu hainbat "errepresio gertaera": asteartean Algortako Euskal Herria kalean jarritako "kontrol izugarria", herenegun UKBERRI.NETek zabaldutako Algorta eta Gobela arteko
kontrol mugikorra eta asteazkenean ere izandako beste bi kontrol, Euskal Herria kalean eta Itzubaltzeta / Romoko errotondan. Azken kontrol horretan, besteak beste, Txorimalo gaztetxearen urteurren ekitaldiak megafoniaz iragartzen zituen auto baten gidaria eta lagunak gelditu zituzten. Gainera, “errepresioari aurre egiteko” eta “errepresioaren kronika osatu eta bizi dugun demokrazia ezaren irudia zabaltzen laguntzeko” asmoz, AAMk Uribe Kostako bizilagunei deitu die “kontrolak, identifikazioak, isunak, debekuak, atxiloketak, jipoiak” eta bestelako “errepresio gertaeren” berri emateko
askatu.org/errepresioa/salatu web orrian.
askatu.org/errepresioa/kronika gunean berriz, informazio hori eskuratzeko aukera izango da. Argazkian, ertzain bat pilota jaurtigailuz tiro egiten Igor Angulo eta Roberto Sainz presoen heriotza salatzeko manifestazio baten aurka iaz /
Askatu.org.