Errepresio basatia eta erabilerarik ezagatik inproduktiboa den jabetza pribatuaren defentsa ultraeskuindarra izan da Iñaki Zarraoaren udalaren jarrera gazteriaren alternatiben aurrean. Elkarrizketarik eza eta indarraren bidezko inposaketa demokraziaren izenean.
Zorionez, eta harrigarriki, urtea bete zuen Txorimalo gaztetxeak, herriko gazteen azken proiektuak, eguaztenean. Etxeko jabearen ulerkortasunak ezinezko egin dio udalari errepresioaren erabilera. Azpi kontratatutako sabel eskertuek ahal duten guztia egiten duten arren gazteen aurka.
Badira arrazoi nahikoa zorionak emateko gaztetxeko proiektuan lanean dabiltzanei, asteburu honetako ekintzetan parte hartuz, adibidez.
Fredi Payak gaur "Berria"n argitaratutako artikulua
Getxon bizi gara gu, geure buruari algortar deitzen diogun arren. Ziurrenik Euskal Herri osoan Giniren indizea, biztanleriaren arteko aberastasun banaketa neurtzen duena, desorekatuen duen udalerrian. Neguriko bilioidunak Erromo eta Algortako trenbideetatik beherako langile auzoekin batzen dituena. Kanpokoen ezjakintasunak guztiok pijo surflari bihurtzen gaituen arren. Mutur bi horien bizikidetzak nazio mailan errepika-ezina den errealitatea utzi digu. Beste maila askotan aztertzekoa den arren, gatazka sozialean zentratuko naiz gaur. Espekulazio eta makroproiektu txikitzaile multimilioidunek aberatsentzako herria sortu gura izan duten indar berarekin erantzun du bere herritik kanporatua sentitu den gazteriak. Ez dago Europan hain urte gutxitan hainbeste gaztetxe eta desalojo izan duen herririk. Eta urteetako erresistentzia tinko horrek beste jendarte sektoreetara zabaldu eta herrigintzaren inguruko debatea azalerazi du. Argazkia: