Zazpi urte igaro dira Sastraka gaztetxetik Txorimaloren lehenengo urteurrenera

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 16a, 18:58

Atzo izan zela iruditu arren, zazpi urte pasatu dira. Zazpi urte, gazte talde bat gaztetxe baten beharraz konturatu zela. Zazpi urte, Sastrakako ateari ostikada eman ziotela. Zazpi urte beraien ezinegonari irtenbidea emateko proiektu asanbleario eta autogestionatu bati bizitza eman ziotela. Baina, proiektu honek, zazpi urte izanik ere, gazte jarraitzen du. Sastraka gaztetxean hasi ginenetik zazpi gaztetxe izan ditugu. Zazpietan zerbait ikasi eta akatsek aurrera jotzeko balio izan dute. Horregatik gaude orain hemen. Baina, ezin ditugu ahaztu bide guzti horretan gure bizkarrean izan ditugunak. Orain Getxo saldu eta beraien poltsikoak diruz bete nahi dituzten berberak direlako. Horiek izen-abizenak dituzte: PNV, EA, IU, PP eta PSOE. Beraien ezinegona eta urduritasuna gure garaipenaren isla da, ez daukagu dudarik.

Baina, bueno, hona zerbait ospatzera etorri gara. Hain zuzen ere, Txorimalo gaztetxearen eta Getxo eta Algortako gazteriaren garaipena. Urte bat pasatu da jada, Galeako bidean hutsik zegoen etxe batera sartu ginela. Ugariak izan dira burututako ekintzak: tailerrak, ortu ekologikoakontzertuak, hitzaldiak, kafe tertuliak, antzezlanak, bertso saioak, afariak... eta orain, urteurrena. Dagoeneko karpa, eskenatokia, barrak, kañeroak, elektrizitatea, musikariak, eta abar luze bat prest daude, behar bezalako urteurrena ospatzeko. Beti ere, umiltasunez, baina etsaiari begietara begiratuz. Besterik gabe, ondo pasa eta Txorimalo aprobetxatu, zuena baita.

Ah! Eta nola ez, ezin ditugu ahaztu gure herritik urrunduta dituzten kideak, gaztetxean nahi ditugulako.

Gora Txorimalo!

Algortako Gazte Asanbladako (AGA) kideek ostiralean Getxoko probalekuan irakurritako komunikatua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun