Ertzaintzak A.D.V.D. 34 urteko emakumezkoa atxilotu zuen igande goizaldeko ordu bietan, Erandioko Obieta kaleko etxebizitzan, gizonezko bati aizto batez eraso egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, partikular batek ohartarazi ostean heldu ziren bertara polizia agenteak. Etxebizitzara sartu zirenean gizona aurkitu zuten ohean etzanda, sabelean zauri bat zuelarik. Ertzaintzak egindako lehenengo ikerketen arabera, bikoteak eztabaida handia izan zuen eta emakumezkoa gizonezkoa sastatzen saiatu zen, baina gizona konturatu zen eta arma apurtzea lortu zuen. Jarraian, emakumeak bigarren aizto bat hartu eta sabelean sartu zion. Azkenik, biktimarentzat osasun-laguntza eskatu eta ertzainek bikotekidea atxilotu zuten gizahilketa saioa egotzita. A.D.V.D. lehenago ere atxilotu dute, polizia iturrien arabera. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.