Getxoko Udalak BBKri Algortako Torrene kalean erositako lokalean egokituko den erakusketa areto berriak urtebete barru inguru zabalduko ditu ateak, Iñaki Zarraoa alkateak iragarritakoaren arabera. 1.200.000 eurotan erosi zuten eta, orain, lokala zaharberritzeko lanak zuzendu eta horren ganeko proiektua idazteko kontratua, lehiaketa ireki bitartez, nori eman erabakitzeko lehen urratsak eman dituzte. Kontratuak 40.000 euroko zebatekoa du. Horrenbestez, lanak hilabete gutxi barru hasi eta urtebete barru amaituta egon litezke, udal agintariaren hitzetan. Torrene kaleko 3 zenbakian dagoen 400 metro koadrotik gorako lokalaren zaharberritzeko lanen inbertsioa 400.000 eurokoa izango da. Zarraoak nabarmendutakoaren arabera, “ekipamendu garrantzitsua da, eta Villamonteko eta Itzubaltzeta / Romoko kultur etxeetako erakustareto txikiei gehituko zaie. Areto berriari esker formato txikiko erakusketak ekarri ahal izango ditugu kanpotik Getxora eta getxoztarrek ere elementu kultural eta trebatzaile garrantzitsua izango dute, hurbil hurbilekoa izateaz gain”. Argazkian, aurretik ere hainbat erakusketa egin dira bertan. 2004ko Euskara Jardunaldien baitan, "Habla en cristiano" izenburukoa, besteak beste.