Lanak kultur etxean egongo dira ikusgai ekainaren 19tik 30era arte, eta epaimahaiak,"lekua kontutan harturik, zeintzuk merezi duten jendeaurrean jarriak izatea erabaki ahal izango du", udal iturriek jakinarazi dutenez. Irabazlearen izena ekainaren 29an, ostirala, emango dute ezagutzera, 13:00etan, toki horretan bertan.
Sariak
Irabazleak 400 euro jasoko ditu. Erakusketako egunetan herritarrek aukeratzen duten lanaren egileak, berriz, 100 eurotako sari bat lortuko du. Eta beste saririk jaso ez duen urduliztar hoberenak, beste horrenbeste. Kartel irabazlea jaietako egitarauaren atarian agertuko da. Saritutako lana Urdulizko Kultur Etxearen jabegora pasatuko da. Sarituak izan ez direnak batzeko epea uztailaren 3tik 28ra izango da.