Iñigo Urkullu Bizkai Buru Batzarreko presidentea eta Ander Urrutia Bizkaiko Batzar Nagusietarako Uribe Kostako hautagaia lagun zituela, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak egin zuen atzo iluntzean, Sopelako kultur aretoan, EAJko alkategaien "eskualde mailako" aurkezpena. Kontutan izanda, apirilaren 10ean, egun Erandioko alkatea den Mikel Arieta-Arauñabena berriro ere zerrendaburu izango dela iragarri zutela; gurean, lau izango dira aurpegi berriak: Karmelo Sainz de la Mazaren ordez jarri duten Eneko Arruebarrena Hirigintza zinegotzi leioaztarra, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu duten Miren Dobaranen ordez Berangoko alkategai izango den Ana Landa, Barrikan aitaren lekukoa hartu nahi duen Juan Jose Ezpeleta eta, Getxo udalerrian, Iñaki Zarraoa alkatearen ordez aurkeztuko den
Imanol Landa. Argazkian, aurkezpeneko irudietako bat.