Larunbat honetan, goizeko bederatzietan abiatuko da, Erandioko Udaletxe plazatik, zikloturista ibilaldiko hamairugarren edizioa; 12:30etik 15:00etara bitartean, toki berean amaitzeko. Honako hau izango da ibilbidea: Udaletxeko plaza - Getxo - Barrika - Plentzia - Andraka (2. kategoriako portua) - Armintza - Jata gaina (likido hornidura) - Maruri - Mungia - Belako (hornidura solidoa) - Gerekiz - Morga Gaina (2. kategoria) - Astoreka - Gamiz - Mungia - Maruri - Gatika - Butroi (likido hornidura) - Urduliz - Umbe Gaina (2. kategoría) - Asua - Lutxana - Erandio / Udaletxe plaza (helmuga, hornidura eta sari-banaketa).
Dirua non sartu:
- Baserritarren Kutxa: 3084-0040-62-6300007150
- Euskadiko Kutxa: 3035-0074-11-074104687-9
Erandioko Txirrindulari Elkartea
Ciclos Altzaga: José Luis Goioaga, 24 - Erandio.
Telefonoa: 94 467 61 01.
e-posta: ciclosaltzaga(a bildua)terra.es
Antolaketa lanak eta segurtasuna kontutan hartuta, parte-hartzaile kopurua 700era mugatzea erabaki dute aurten ere Erandioko Zikloturista Ibilaldiko antolatzaileek. Aurreko edizioetan asko eta asko izan dira proban izena eman duten txirrindulazaleak. Hori dela eta, ostiral honetara arte, apirilak 20, jarri du horretarako epea