Maritxu Teilagorri Leioako jai herrikoien aldeko elkarguneak jaialdia prestatu du ostiral honetarako, apirilaren 20arekin. Izan ere, hurbil dago jai eragile horren bigarren urteurrena eta ospatzeko modua bilatu du. Gainera, laster batean Leioako jaiak izango ditugula gogoratu nahi dute horrela. Besteak beste, 20:30ean abiatuko da trikitrixa doinuez alaituriko txikiteoa, "La Cazu" txoko ezagunetik, Udondo gaztetxeraino. Hain zuzen ere, esparru autogestionatuan egingo dute kontzertua: Maz Mon Kis eta Overbooking taldeek igoko dira oholtza gainera, 21:30etik aurrera. Doan izango da sartzea. Taldeen emanaldiaren bukaeran hainbat eta hainbat sari zozketatuko dira. Maritxu Teilagorri
2005eko maiatzaren 26an aurkeztu zuten hainbat eragilek, "Leioan adin guztientzako jai herrikoi, euskaldun, ez sexista, eta partehartzaileak izan daitezen lan egiteko". Aurten, San Juan jaietatik bi hilabetera gaudela, oraindik ez dago argi txosnagunea non egongo den. Argazkian, Maritxu Tellagorrik 2006ko urtarrilean egin zuen urteko egitarauaren aurkezpena, Udondo gaztetxean.