Aurten ere, Getxoko udal liburutegiek irakurketaren aldeko apustua egin dute azoka honen bidez. Bertan, liburuak kalera ateratzen dituzte euren erabilera bultzatzeko asmoz. Apirilaren 20tik 23ra arte Algortako Telletxe plazara hurbiltzen direnek hamabi liburu-denda getxoztarren postuak bisitatzeko aukera izango dute, literaturaren azken nobedadeak, komikiak, haurrentzako ipuinak edo aukerako liburuak erosteko. Ohi bezala, erosketa guztietan %10eko beherapena egingo zaie erosleei. Aurten, zirkuaren mundua izango du ardatz nagusi Liburu Azokak. Hori dela eta, gai hau oinarri hartuta, hainbat ekitaldi izango dira (tailerrak, jolasak, ohe elastikoak, barre-ispiluak...). Azoka goizeko 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik. Argazkian, hainbat ume liburu azokan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!