74 zerrenda aurkeztu dira Uribe Kostan udal haustekundeetan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 25a, 12:38

Maiatzaren 27an izango diren udal hauteskundeetan leiatzeko asmoz, 74 zerrenda (pdf) aurkeztu dituzte alderdi, koalizio eta hautes elkarteek Uribe Kostan eta Erandion. Alabaina, bost alderdik baino ez diztuzte eskualde osoan zerrendak aurkeztu, gaur Bizkaiko Aldizkari Ofizialak argitaratutakoaren arabera. Hori izan da EAJ, PP, PSE-EE, Eusko Abertzale Ekintza eta Abertzale Sozialistak hautes-elkarteen kasua. Eusko Alkartasunari dagokionez, sozialdemokratek ez dute Lemoizen zerrenda osatu, Ezker Batua-Berdeak-Aralar koalizioa bezala. Espainiako Gobernuak ASBri alderdi politikoen erregistroan izen-ematea ukatu ondoren ezker abertzaleak bultzatutako Abertzale Sozialisten hautes-elkarteek behar zituzten sinadurak jaso ostean hauteskundeetara ailegatuko diren ez dago argi. Izan ere, Estatuko Fiskaltzak dagoeneko iragarri du Abertzale Sozialistak izena duten zerrenda guztien aurka egingo duela eta maiatzaren 2an eta 3an horiek inpugnatzeko beta izango du. Ondoren, Espainiako Epaitegi Goreneko 61eko areto bereziak horren gainean erabaki behar izango du. Dena den, azken erabakia Auzitegi Konstituzionalak izango du, beti ere maiatzaren 11a hasi baino lehen, hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, alegia. Eusko Abertzale Ekintzaren kasuan, PSOEko Gobernuak ez du alboratu zerrenda zehatzak inpugnatzea eta banan-banan ikertuko dituela jakinarazi du Barne Ministerioak. Bestalde, ohikoa denez, Plentzian eta Gorlizen talde independenteak aurkeztu dira. Getxon, berriz, Andra Mari elkarteko auzokideek bat egin dute Berdeak alderdiko zerrendarekin, Sopelan ere aurkeztu dena. Azkenik, Leioak eman du hauteskunde hauetako bitxikeria: Zentro Demokratiko Liberalaren (CDL) zerrenda.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun