Duela bi urte Aintzane Garai 26 urteko barrikoztarra ustez bortxatu eta hil zuen Mikel H.B. gaztearen kontrako epaiketaren bigarren saioa izan da asteazken honetakoa Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Atzo kontrakoa esan bazuen ere, gaur akusatua presionatu izana ukatu dute bera atxilotu zuten ertzainek. 20 bat polizia agentek deklaratu dute eta guztiek ezeztatu dute Garairen bikotekide ohiak atzo esandakoa. hasieran hilketa bere gain hartu izana zuritzeko: ertzainek azaldu dute M.H.B. hasieratik izan zela susmagarri, eraildako neskatoarekin izan zuen hitzordua estaltzen saiatu zelako. Neskatoaren gorpua agertu eta gero, bikotekide ohia atxilotu zuten eta, gorpuari oraindik autopsioa egin ez bazioten ere, egin zizkion zauriak argi eta garbi azaldu zituela esan dute. Argazkian, ikurrina haga erdian eta xingola beltzarekin Barrikako udaletxean, Garairen gorpua agertu eta berehala.