Anjel Figueroa algortarra apirilaren 20an, ostiralarekin, iritsi zen Kordobako espetxera, Langraitzetik apirilaren 13an irten eta Zaragoza, Valentzia, Alicante, Granada eta Sevillako espetxeetan gaua egin ondoren, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Kordobako espetxean isolamenduan sartu dute. Hala ere, ez da Figueroa azken asteotan kartzelez aldatutako Uribe Kostako preso bakarra: Algortakoa ere den Endika Lejarzegi hilaren 18an iritsi zen Monterrosora (Lugo). Joan zen hilean jakinarazi zioten Alcala Mecon “tratamenduko” arrazoiengatik destinoa aldatu eta Monterrosora eramango zutela, argitu du errepresioaren aurkako erakundeak. Bestalde, Orkatz Gallastegi berangoztarra 7an atera zuten Madriletik eta bost egun beranduago iritsi zen Castellora, bidean hainbat kartzeletan gaua egin ondoren. Azken hau otsailean eraman zuten Madrilera,
epaiketa baterako. Aimar Hidalgo (Algorta) eta Gaizka Gañan (Santurtzi) gaztekin batera epaitu zuten eta 7 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten bakoitzari. Argazkian, Algortako Amnistia tabernak
irudi berria hartu du egunotan. Herriko artista eta pintore Alberto Ceballosek margoztu du.