Stanley Clarkek (Philadelphia, AEB, 1951) jakin-nahi handia erakutsi du edozein musika estilo ezagutzeko eta horrek ortodoxiaren eta xahutasun aldeko jazz kritikarien aurka jarri zuen musikari estatubatuarra. Teknika eta birtuosismo handiko musikaria da Clarke eta, Jaco Pastorius handiarekin batera, jazz munduan baxu elektrikoa sartu du jazz munduan. Digitazio paregabeak, erritmoen abiadurak eta bere soinuak izar handia bilakatu dute Clarke. Bela Fleckerekin eta Jean Luc Ponty eratutako The Trio! (2004) eta Stanley Clarke & George Duke Project (2005) proiektuak amaitu eta gero, Philadelphiako musikaria berriro ere abiatu da mundu osotik bere ohiko taldearekin.
Aurtengo biran, Clarken kontzertuek bi zati dituzte. Lehenengoan, erritmo akustikoak eta kontrabaxua dira nagusi, bigarrenean, berriz, doinu elektrikoek eta baxu elektrikok hartzen dute lekukoa. Getxon eskainiko duen saioan, Stanley Clarke (kontrabaxua eta baxu elektrikoa), Ruslan Sirota (teklatuak), Phil Davis (teklatuak) eta Ronald Brumerr Jr.-ekin (bateria) jardungo da.