Kepa Junkerak emango du kontzertua larunbatean Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 2a, 13:39

Aurreko astean bezala, kultur ekitaldi ugari hartuko ditu igandera bitartean Berangoko Moreaga parkeak. Batetik, Liburuaren Egunari lotuta antolatutako jardueren barruan, ostiralera bitartean, liburutegia izango dute txikienek, 17:00etatik 19:30era bitartean. Asteburua helduta, berriz, pailazo eta musika ikuskizunak prestatu dituzte: ostiralean, “Poxpolo eta Mokolo” izango dira, 19:00etatik aurrera. Hurrengo egunean, Kepa Junkerak emango du kontzertua, 22:00etan. Eta azkenik, igandean, "Los Txikis" taldea alaituko du arratsaldea, 18:30etik aurrera, euren bilbainadekin. Egun berean, Elexalden ere izango da zertaz gozatu. Simon Otxandategi dantza taldeak Nekazaritza eta Artisautza XIV. Azoka eta Euskal Pastelaren Lehiaketa antolatu ditu; 10:00etan zabalduko ditu ateak feriak (baita azokatxo solidarioak ere). Bi ordu beranduago dantza emanaldia izango da. Argazkian, Kepa Junkera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun