Armintzako frontoia eraberrituko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 9a, 22:16

Lemoizko Udalak Armintzako frontoia eraberritzeko proiektua onetsi zuen orain aste batzuk. Izan ere, azpiegitura hau herrian egiten ari den "hirigintza eraldaketa prozesuaren barruan" sartuta dago, Jesus Botejara alkatearen hitzetan. Jardun honekin udal zuzkidurak hobetzeko plana hasi dugu”, dio agintariak. “Apurka-apurka" egin nahi dute, "Armintza piztu eta pilota-zaletasuna sustatzeko”. Eraikin honen irudia modernizatzeko obrek aldagelak eraberritzea ekarriko dute: orain arte bakarra izan da eta aurrerantzean bi izango dira, eta ikusleentzako komunak, sarrerako solairuan egongo dira. Beste alde batetik, aldageletarako sarbide irteera egingo da; kontrakantxatik larrialdietarako irteera ere izango dena. Guztira, 205 ikuslerentzako tokia izango du. Argazkian, ezkerrean, Botejara Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako alkateekin, prentsaurreko batean.

Harmailen zati bat ere berreskuratu egingo dute, 40 ikuslerentzako tokia eginez. “Beste maila bat egingo dugu, altzairuzkoa, 95 lagunentzako tokia izango duena eta beste bat balkoi itxurakoa, zutunik egotekoa, 70 ikuslerentzakoa", dio Botejarak. Frontoiak kristalezko bulegotxoa izango du, harmailetara eta kantxara begira egongo dena. Eraberritze lanok ingurunearekin bat etorrita egingo dira. “Konpromisoa hartu da ekipamenduaren bolumen handia gutxitzeko hiri-bilbean, dio alkateak. Polikarbonatoz jantziko da, goialdean bibrazio zeharregiak izango ditu. Era horretan egun daukan bolumen handia beste era batera hartuko da. Fatxada guztia estaliko duen txapazko itxitura izango du. Obraren kostua 227.907 eurokoa izango da. Egikaritzeko epea lau hilabetekoa da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun