Urriaren 5ean Atxondo haranera joango dira matrakokideak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ira. 24a, 19:45

Joseba Sanchez "Matrako" oroitzen duen Matrako mendi taldeak Atxondo haranera (Bizkaia) egingo du irteera urriaren 5ean, igandearekin. Aipatu dutenez, ibilbide bat baino gehiago dago aukeran: Arrazolako bide berdea eta Anboto tartean. Horrenbestez, txangoa goizeko 9etan hasteko asmoa daukate eta horretarako Plentziako metro geltokian jarri dute hitzordua. Txangoan parte hartzeko, Goñi Portal kultur etxean izena eman daiteke, hilaren 1a baino lehen. Ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da, eta telefonoa 946 775 541. Salneurriari dagokionez, 5 euro ordaindu beharko dira. Matrako mendi taldekoek zehaztu dutenez, bazkideentzat baino ez da txangoa. Bestalde, Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak Pirineoetarako ohiko irteera antolatu du irailaren 27a eta 28ko astebururako. Eta Egizu Getxo Euskaldun! elkarteko berbalagunak Lea ibarreko ibilbidea egitera joango dira, larunbat honetan. Argazkian, Matrako Mendi Taldeko hainbat lagun Txindokin (Gipuzkoa).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun