Arartekoa eta "Publico" egunkariaren zuzendaria izango dira bihar campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko api. 8a, 14:44

Iñigo Lamarca Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Arartekoak eta Nacho Escolar "Publico" egunkari espainiarraren zuzendariak EHUko Erandio eta Leioako campusean hitz egingo dute bihar, asteazkena. Unibertsitateko prentsa bulegoak jakinarazi duenez, Iñigo Lamarca Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan arituko da, goizeko 12etan, “El Ararteko y la calidad de la democracia” gaztelaniazko hitzaldia eskaintzeko. Ordu erdi beranduago hasiko da Nacho Escolar "Publico" egunkariaren zuzendariak emango duen hitzaldia. Escolarrek “La integracion en las redacciones” izango du hizpide liburutegi nagusiko hitzaldi aretoan eskainiko duen berbaldian. Ekimen biak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ekitaldi osagarrien programaren barruan kokatzen dira. Argazkian, Iñigo Lamarca Arartekoa / Ilga.org

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun