Munduko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak eta Getxoko Kultur Etxeak, Getxoko Udal Gizarte Zerbitzuen Arloarekin elkarlanean, Munduko Terrazak antolatu dituzte aurten ere Getxoko Folk Jaialdiaren barruan. Kulturen arteko bilgune gastronomikoa da Munduko Terrazak eta irailaren 4tik 7ra arte izango da Itzubaltzeta / Romoko Santa Eugenia plazan, 18:30etik goizaldeko 1:30era. Munduko hainbat lekutako jatekoak "elkartasunean" hartzeko aukera izango da ekitaldi honen bidez. Edizio honetan honako hauek parte hartuko dute: Adrebol (Bolivia), Berdintasuna (Hego Amerika), Pagkakaisa (Filipinar Irlak), Getxoko La Union y la Convivencia elkartea (Maroko), Mexico Lindo (Mexiko) eta Teranga Bizkaiko Senegaldarren elkartea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!