Baztan bailaran antolatu du udalekua Berangoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 30a, 19:22

Aurten ere udalekua antolatu du Berangoko Udalak eta maiatzaren 4ra arte izango da izena emateko aukera. Horretarako, Berangoeta edo Santa Anako kultur etxeetara hurbildu beharko dira neska-mutilak, inskripzio orria beteta eta 100 euro (90 euro Gaxt Klubeko kideek) eskuan. Udalekua Lakarozeko aterpetxean egingo da, Baztan bailara naparran, eta 1991 eta 1995 urteen artean (biak barne) jaiotako gazteei daude zuzenduak. Besteak beste, Bertizko parke naturalera txangoa, abentura kirolak, espeleologia Zozaian, piraguismoa Leurzan, ikastaroak, jolasak eta beste hainbat jarduera egingo dituzte bertan. Informazio gehiagorako Berangoeta eta Santa Anako kultur etxeetan galdetzea besterik ez dute interesatuek. Argazkian, hainbat neska-mutil Lekarozen izandako udalekuan, bazkal orduan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun