LAB sindikatuak
deituta, hainbat eta hainbat izan ziren joan den ostiraleko (apirilak 27) lanuzteekin (eguerdiko 12ak eta 13ak bitartean) bat egin zuten lagun zein eragileak. Horri helduta, aurreko zein ondorengo egunetan ere izan ziren behin-behinekotasuna salatzeko ekimenak. Besteak beste, hilaren 25ean, prekarietateak hil egiten duela salatu zuen EHUko Leioa eta Erandioko
campusean Segik. Hiru egun beranduago, berriz,
Itzubaltzeta / Romon egin zuen mobilizazioa gazte erakundeak, "euskal gazteriak, eta bereziki langileria gazteak pairatu behar izaten dugun prekarietatea eta lan-baldintzak" gaitzesteko. Bestalde,
Koska irratiak ostiralean bertan burututako deialdiak biltzen dituen bideoa
sareratu du, "La precaridad mata y la discriminacion tambien" izenburupean. LABek emandako datuen arabera, iaz Euskal Herrian 129 langile hil ziren lan istripuetan; baina ez hori bakarrik 529 istripu larri gertatu ziren eta beste 64.897 arin; honez gain, badira estatistiketan agertzen ez diren laneko gaixotasunak ere. Argazkian, Itzubaltzetako Segik burututako ekimena.