Bernard Stamm izan da Munduari buelta ematen lehena

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko api. 30a, 23:15

Bernard Stammek irabazi du Velux 5 Oceans txapelketa. Suitzarra lehen tokian helmugaratu da azken etapan eta horrela garaipena eskuratu du itsasoan 11 egun eman eta gero Norfolketik atera zenetik. Txapelketa duela sei hilabete hasi zen Getxoko Kirol Portuan eta Stamm aurrena heldu da Munduari buelta eman eta gero. Kojiro Shiraishi japoniarra bigarren tokian iritsi da, Stamm helmugara heldu eta ordu erdi batera. Norfolk (AEB) eta Getxo lotu dituen hirugarren etapa burutzeko, hots, 3.260 milia egiteko, 12 egun, 0 ordu eta 25 minutu behar izan ditu Shiraishik. Argazkian, Unai Basurkok, bestalde, 1.200 bat miliara zuen Bilbo igandean eta asteburuan hel daiteke. Portugaleteko skipperraren helburua hirugarren postuan sailkatzea izango da. Horretarako Sir Robin gainditu behar izango du.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun