Bi udaltzain getxoztar zauritu eta bi ibilgailu ofizial kaltetu dira adin txikiko baten atxiloketan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 1a, 18:10

Getxoko udaltzainek adin txikiko mutil bat atxilotu dute zenbait delitu leporatuta, hain zuzen ere, udaltzainei kalte egitea, desobedientzia larria, kalteak eta trafikoaren segurtasunaren kontrako delituak egotzi dizkiote. Udal agintariak zabaldutako bertsioaren arabera, joan den ostegunean, apirilak 26, Algortako jantzi-denda batean zenbait gauza lapurtzen ari zen mutikoa atzeman eta identifikazioa eskatu zioten kalez jantzita zihoazen udaltzainek. Une horretan, mutikoak martxan jarri zuen bere autoa eta ihes egiten hasi zen, oso arin, Makaleta etorbidetik, udaltzain bat aurretik eraman ondoren. Zenbait patruila auto joan ziren horren atzetik eta, ibilgailu batzuen kontra talka egin ondoren, Leioako tuneletatik metro batzuetara adin txikikoak ibilgailua utzi eta oinez alde egin zuen hurbil zegoen baso gunera abiatuta. Udaltzainei era bortitzean aurre egin ondoren, horiek atxilotu zuten bertan. Gertakari horien guztien ondorioz, bi udaltzain zaurituta geratu ziren eta bi ibilgailu ofizialek kalte larriak jaso zituzten.

Mutikoak adingabekoentzako zentro batetik ihes egin zuen pasa den otsailean eta bere kontra bilatzeko eta atxilotzeko agindua zegoen. Nahiz eta gaztea izan aurrekari polizial ugari ditu mutikoak eta adingabekoentzako zentro askotan egon da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun