Udal Gobernu Taldeak 10 komun publiko automatiko udalerriko hainbat tokitan ipintzeko prozesua martxan jarri du, Iñaki Zarraoa alkateak jakinarazitakoaren arabera. Gaur egun, komun publiko batzuk duten egoera kaskarra eta herritarren eskaerak direla eta hartu dute 10 komun berriak ipintzeko erabakia eta horretarako 900.000 euro bideratzea aurreikusi dute. Komun publiko automatiko berriak jende gehien biltzen den lekuetan jarriko dira, hau da, Galeako Gotorlekuaren inguruan eta Aixerrota alboan, Getxon; San Nikolas plazan, Telletxen eta Iturgitxi eta Bidezabal plazetan, Algortan; eta La Bola eta Areetako hondartzetan, Xake plazan eta Bizkaiko Zubiaren ondoan, Areetan. Argazkian, Iñaki Zarraoa alkatea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!