Osteguna da Getxoko udal zergak ordaintzeko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 1a, 18:44

Getxoko Udalak jakinarazi du maiatzaren 3a izango dela 2007ko ekitaldiko zergak ordaintzeko azken eguna. Ordainketa honela egin daiteke: Bilbao Bizkaia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Ipar Kutxa, Caja Madrid, La Caixa, Caixa Galicia, Banco Santander Central Hispano eta Banco Pastor entitateen edozein egoitzan; udaleko zerga bilketa bulegoan bertan, edo zerga-bidalketaren bidez, Udaleko Zerga Bilketari bidalia; Internet bidez, www.getxo.net orrialdean, online ordainketen orrialdean; eta ordainketa bankutik helbideratuz. Aurten nahierako ordainketa bi alditan egin daiteke (maiatzaren 15ean eta azaroaren 15ean) edo ordainketa bakarra egin daiteke (irailean). Bestela, helbideratu egin daiteke eta epearen azken egunean kobratuko da, hau da, maiatzaren 3an. Argazkian, Getxoko udaletxea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun