Laugarren Tipi-tapa ibilaldia deitu du iganderako EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 1a, 19:00

EHUren Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak "Unibertsitatea Tipi-tapa osasunez" ibilaldiaren laugarren edizioa antolatu du igande honetarako, maiatzak 6. Ibilaldia oinez egingo da, ez da lehiaketa izango eta mundu guztiari irekita dago, helburua EHU jendartera hurbiltzea baita. Hortaz, ibilbideak (13 kilometrokoa luzea, eta 6,5ekoa laburra, 10 urtetik beherako umeentzat) Bilbon eta Leioa-Erandion dauden ikastegiak lotuko ditu, bertako ingurunea ezagutaraziz. Hain zuzen, ibilaldia goizeko 9:30ean hasiko da Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolan, Elkano 21 kalean (ibilbide laburrerako 9:45ean Alde Zaharreko Eusko Treneko geltokian edo 10:00etan Sondikakoan) eta hiru bat ordu beranduago bukatuko da Leioa eta Erandioko campuseko kiroldegian. Hortik doako autobus zerbitzua egongo da 12:30etik 14:30ak arte Astrabuduako metro geltokiraino. Argazkian, iazko Tipi-tapa.

Izena ematea doakoa eta ezinbestekoa da eta maiatzaren 4ra arte egin daiteke EHUko Leioa eta Erandioko campuseko Kirol Zerbitzuan (edo rovdepor@lg.ehu.es helbide elektronikoan) edo Larrako Etxean (Lehendakari Agirre 83, Sarriko). Ibilbide osoa egingo duten EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat lortuko dute. Iazko Tipi-tapan 1.600 pertsonak hartu zuten parte.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun