Iñaki Aurrekoetxea “Sope” errefuxiatu sopeloztarra orain dela hamaika urte hil zen Bordeleko ospitalean, bere Baionako etxean koman zegoela aurkitu ondoren, iaz zendutako
Aitor Elortzaren antzeko egoera batean. Espetxetik irten eta ihes egin behar izan zuen 1979ko urtarrilean. Hamazazpi urte egin zuen herritik kanpo, iheslariaren bizimodu eta tentsio latzetan. Azkenean, ospitalean hil zen 1996ko urtarrilaren 24an, gaixotasun kroniko baten ondorioz.
Etengabe.org bitakorako orri honetan garaiko hemerotekatik hartutako artikuluen bidez, Aurrekoetxearen bizitza eta heriotzaren gaineko testuak irakurri eta argazkiak ikus daitezke. Horrenbestez, igande honetan, maiatzak 6, omenaldia egingo diote Sopelan. Besteak beste, hiru dira hitzorduak: 12:15ean udaletxean, 12:45ean Sopelmar goiko errotondan eta, azkenik, 13:00etan izango da omenaldi ekitaldia.