Armintzan aurkitutako hilotza identifikatzeko laguntza eskatu du Ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2007ko mai. 2a, 21:54

Martxoaren 25ean Ertzaintzak lagun baten gorpua erreskatatu zuen Armintzako hondartzako haitzetan, Lemoizen. Gertaerak arratsaldeko ordu bat eta erdiak aldera jazo ziren, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera. Hilotzaren presentziaz ohartarazi zuen partikular batek SOS Deiak Koordinazio Zentroa. Agenteak bertaratu ziren eta gorpua haitzetan zegoela eta gerrian janzkiren bat zuela egiaztatu zuten. Zendutakoak ez zuen dokumentaziorik eta gihar aldeak falta zitzaizkion, beraz, ezin izan zuten bere sexua jakin. Orduan, Auzitegi-Medikuntzako Euskal Erakundera eraman, eta autopsia egin ostean, latindar eta 50 eta 70 urte arteko gizonezkoa zela jakin zuten. Horrez gain, 169 zentimetroko altuera eta ile zuria zuela eta hortzeria ez zuela egiaztatu zuten. Hildako gizona identifikatzeko daturen bat eman dezaketen pertsonen laguntza eskatu du Euskal Poliziak, eta 946 270 500 telefono zenbakiaren bidez Gernikako ertzain etxeko argiketa atalarekin harremanetan jartzeko eskatu die. Argazkian, Ertzaintzaren helikopteroa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun