Sopelan agertutako pintaketa eta graffitiekin zer ikusia omen duten lagunen aurkako hainbat operazio egiten dabiltza azkenaldian tokiko udaltzainak eta ertzainak. 2006an 24 gazte identifikatu bazituzten, 2007ko hasierako hilabeteotan bakarrik 11ra egin du gora kopuruak. Horiei kolore ugaritako sprayak atzeman zaizkie udal iturrien arabera. Adin txikikoak omen dira identifikatutako guztiak, 11 eta 17 urte bitarteak. Gainera, horien artean, gazteetako bati bakarrik udalerriko 16 toki "zikintzea" egotzi dio Udalak. Pintaketak trafiko seinaleetan, panel informatiboetan, zaramontzietan, hormetan, udal azpiegituretan eta ibilgailu parikularretan agertu ohi dira. Hori dela eta, Adin Txikikoen Zigor Epaitegira bidali dituzte identifikatutako guztien izenak, fiskalak beharrezko izapideak egin ditzan. Tokiko agintarien hitzetan, herritarren laguntza "berebiziko garrantzia" izan du gazte horiek atzemateko. Argazkian, atzemandako sprayak.