Espainiako Fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak Abertzale Sozialisten hautesle elkarte guztiak balio gabe uzteko eskatuko dute bihar, Auzitegi Goreneko 61eko salan haien kontrako inpugnazioak sartzen dituztenean: 238 inpugnazio, hautesle elkarteak maiatzaren 27ko udal eta foru hauteskundeetan izan daitezen eragozteko asmoz. Horien arabera, "Batasuna konplexuaren estrategiaren baitako" herri-plataformak diraa. Batasunak, "legez kanpo egon arren, Auzitegi Gorenaren eta Konstituzionalaren ebazpenak eta Alderdi Politikoen Legea urratu dituzte". Horretaz gain, oraingoz, ez dute jakinarazi justu zenbaten aurka, baina Candido Conde Pumpido fiskal nagusiak gaur esan du Eusko Abertzale Ekintzako (EAE) 80tik gora zerrenden kontra ere joko duela. EAEk 256 zerrenda aurkeztu ditu. Argazkian, Getxoko Abertzale Sozialistek joan den ostegunean egindako ekitaldia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!