Berangon PSE-EE EAJtik oso hurbil jarri da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko mar. 10a, 00:12

Alderdi sozialista oso gertu jarri zaio EAJri Berangon gaurko hauteskundeetan. Izan ere jelkideak etengabe jaitsi dira 2004tik hona. Orain dela lau urte 1.449 boto jaso zituzten. Iaz, ordea, 1.241 berangoztarren babesa eskuratu zuen Ana Landak, Espainiako Alderdien Legeari esker gehiengo osoa mantendu zuena. Gaur beste 83 boto galdu eta 1.158rekin gelditu da. Dena den, alderdien artean boto gehien jaso dituena izan da. Aurretik, baina, %12 gehiago konbentzitu duen abstentzioa gelditu da, 1.698 berangoztar etxean lotu direla. Baina, arazo nagusia EAJrentzat PSE-EEk izan duen aurrerakada nabarmena da, lau urtetan 736tik 1.010era salto eginez. PPk ere hobetu ditu bere emaitzak, askoz gutxiago bada ere, 537tik 584ra igaroz. Bestalde, EAk eta EBk bere hautesleriaren erdia galdu dute bidetik. Aralarrek, askoz txikiagoa izanda, mantendu ditu bere babesak. UPDk 56 boto eskuratu ditu Berangon. Eskuin muturreko alderdiek ere 6 boto lortu dituzte. Hauteskundeen emaitzak eskualdean (pdf).

Berango

Errolda: 5.015

Abstentzioa: 1.698, %33,86 (+%12,2)
Botoak: 3.317, %66,14
EAJ 1.158 (-291)
PSE 1.010 (+274)
PP 584 (+47)
EB 159 (-125)
EA 129 (-105)
Aralar 69 (-4)
UPD 56 (+56)
Berdeak 22 (+22)
PACMA 10 (+10)
AMD 8 (+8)
PUM+J 7 (+7)
PFV 5 (+5)
C's 3 (+3)
AES 1 (+1)
POSI 1 (+1)
PCPE-EK 1 (+1)
Partido Humanista 1 (+1)
Zuriak 56
Baliogabeak 37
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun